'CABACAS AUZIA'

Iñigo Cabacas omendu dute Bilboko Aste Nagusian

Cabacasi omenaldia egin dio Txomin Barullo konpartsak, hura hil eta lau urtera. Ekitaldian izan dira Cabacas zenaren gurasoak eta haren lagunak.

Iñigo Cabacas zenaren gurasoak, herritarren artean, Txomin Barullo konpartsak egindako omenaldian. ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko abuztuaren 23a
18:29
Entzun

Dena ez da festa Bilboko Aste Nagusian. Txomin Barullo konpartsak Iñigo Cabacas zena omendu eta oroitzeko ekitaldia egin du. Ekitaldian izan dira beste konpartsetako kideak, Cabacas zenaren gurasoak eta haren gertuko lagunak. Senideei babesa erakustea zen konpartsaren helburua, eta horregatik egin zieten hara biltzeko deia Athleticen zaleei eta Bilboko herritarrei.

Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, Bilbon, lau egun lehenago ertzain batek gomazko pilota batekin burua jo ostean. San Mames estadiotik gertu izan zen erasoa, Athleticek Europako partida bat jokatu ondotik. Athleticen zalea zen Cabacas. Joan den uztailaren 15ean Giza Eskubideak Urratzearen inguruko udal erretratuak txostenean sartu zuten haren izena, Bilboko eta Basauriko biktimen zerrendetan. Eusko Jaurlaritzak "moralki babesa" eman nahi izan zion haren sendiari, "mina arintzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.