Etxerat-ek jakitera eman duenez, hilaren 24an Espainiaratu zuten, eta preso sartu. 37 urte ditu, eta urrian atxilotu zuten Berlinen, Mikel Barriosekin batera, ETAko kide izatea egotzita. Burlatarra da aurrena, eta iruñarra bigarrena. Poliziak haiek atxilotzeko egindua emana zuen, kale erasoetan parte hartzea egotzita. Guardia Zibilak eta Alemaniako poliziak elkarlanean egin zuten operazioa.
Mikel Otegi presoa, berriz, Ocañako espetxetik Valdemorokora eraman dutela salatu du Etxerat-ek. Madrilen daude bi espetxeak, Euskal Herritik 424 kilometrotara. Euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko eskatu du, beste behin, Etxerat-ek.