espainiako hauteskundeak

Iñigo Martinez, Jon Hernandez eta Carlos Tejerizo, UPren zerrendaburuak EAEn

"Gaurko sistemaren hausturarako hautagaitza bakarra da gurea", esan du ezkerreko hautagaitzak.

Espainiako kongresurako Arabako hautagaiak aurkeztu ditu UPk. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 21a
08:57
Entzun

Iñigo Martinez Zaton izango da Ezker Anitza-IUren UP Unidad Popular hautagaitzaren zerrendaburua Bizkaian Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. Gipuzkoako aurrenakoa Jon Hernandez izango da, eta Arabakoa, Carlos Tejerizo. Gasteizen aurkeztu ditu zerrendaburuak. "Gaurko sistemaren hausturarako hautagaitza bakarra da gurea", esan du UPk.

Haren arabera, sindikalgintzako, unibertsitateko, feminismoko, ekologismoko eta mugimendu errepublikarreko kideak daude taldean. Primarioen bidez hautatu dituzte ezkerreko koalizioko zerrendak.

Abenduaren 20an izango dira bozak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.