Datorren larunbatean hiru urte beteko dira Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zutenetik, eta, Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentearen arabera, «orain dela hilabete batzuetatik legealdia zabor minutuetan dago». Haren arabera, Jaurlaritza ez da «jokatzeko gai» eta «ikuzkizun penagarria» eskaintzen ari da.
Urkulluk Lopezen gobernuari leporatu dio legealdia hasi zuenetik ez duela «proiektu bakar bat ere» martxan jarri. «Euskadi gidatzen» hasteko deia egin dio, halaber. Urkulluk bere blogean argitaratu duen artikuluan gogorazi du Eusko Jaurlaritza dela «agindu» behar duena, «Euskadi atzeratze egoeratik ateratzeko».
Iñigo Urkulluk salatu du EAEko legealdia «zabor minutuetan» dagoela
EAJko presidenteak PSE-EEri leporatu dio ez duela «proiektu bakar bat ere» abiatu legealdia hasi zenetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu