Injustiziatzat jo dute Zarauzko bi gazteren zigorrak berretsi izana
Espainiako Auzitegi Nazionalak Aritz Labiano eta Haritz gartxotenari urte banako kartzela zigorra ezarri zien, 2009ko Gudari Egunean Zarautzen eginiko martxa batean ustez «gora ETA!» oihukatu zutelako. Froga bakarra salaketa anonimo bat izan zen. Auzitegi Gorenak ez zuen aintzat hartu epaiari jarritako helegitea, eta beraz zigorra berretsi zuen. Zarauzko Eskuz Esku ekimenak epaiaren injustizia salatu du, eta auzitegiek, Espainiako nagusiek zein Europakoek, behin baino gehiagotan esan arren salaketa anonimo hutsek salatuak zigortzeko ez dutela balio, kasu honetan aplikatu egin dela. Bi gazteak edozein momentutan kartzelatu ditzakete, aurretik suspentsioan zuten bederatzina hilabeteko beste epai bat gehitu behar baitzaio oraingoari. Abokatuak, dena den, «legeriaren zirrikitu guztiak agortu arte» saiatuko dira gazteek kartzela saihets dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu