Polizia OPERAZIOA

Inkomunikazio aldia luzatu diote Itxaso Urtiagari

'Habeas corpus'-a ukatu du Grande-Marlaska epaileak, baita torturaren aurkako protokoloa ezartzea ere.

2011ko urtarrilaren 12a
19:30
Entzun
Fernando Grande-Marlaska epaileak inkomunikazio aldia luzatu dio Itxaso Urtiagari, Guardia Zibilak horrela eskatuta. Atzo atxilotu zuten atzo Urtiaga, Zarautzen (Gipuzkoa), Franziako Poliziak Ziburun Iraitz Gesalaga atxilotzen zuen une berean. Urtiagaren abokatuek habeas corpus-a eskatu dute epailearen aurrera lehenbailehen eraman dezaten, baina epaileak ukatu egin du. Torturaren aurkako protokoloa ezartzeari ere uko egin dio Marlaskak.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, ostiralean edo larunbatean eramango dute epailearen aurrera. Tortura arriskuaz ohartarazi du AAMk eta dei egin die eragileei horren inguruan zer edo zer egitera: "Bortxakeriarik gabeko egoera batek inkomunikazioa eta tortura desagertzea eskatzen du derrigor. Eta horren inguruan guztiok hartu behar ditugu konpromisoak. Ezin gara ohitu antzeko egoeretara".

Mobilizazioak Zarautzen

Zarautzen, larunbatera arte mobilizazioak antolatu dituzte Musika plazan: gaur 19:00etarako, eltzeekin burrunba egitea; bihar 19:00etarako, elkarretaratzea; etzi 20:00etarako, manifestazioa; eta etzidamu 12:00etarako, elkarretaratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.