Azken bi hilabetetan 15 atxilotu egon direla eta denek torturak salatu dituztela gogorarazi du. Hori dela eta, torturaren aurkako protokoloaren eraginkortasuna zalantzan jarri du TAT-ek: “Zertarako aplikatzen da protokoloa tortura saihesteko balio ez badu?”. Noe Lopez Barañaingo gaztearen kasua jarri du adibidetzat. Atxilotu zutenetik bi aldiz joan behar izan zuen ospitalera, urduritasun krisiak jota. Konfiantzazko bere medikuak epaileari inkomunikazioa kentzeko eskatu bazion ere epaileak ez zuen onartu. Bigarren eskaera bat egin zuen ondoren auzi medikuak eta epaileak orduan eskaera onartu egin zuen. Konfiantzazko medikuaren esanak aintzat hartzen ez direla uste du TATek.
Torturaren aurrean hedabideek duten jarrera ere salatu du Torturaren Aurkako Taldeak, “kutxazain bat erretzeari edo kristal bat puskatzeari garrantzia handiago ematen diote tortura salaketa bati baino”. Jarrera horrekin “hedabideek tortura legitimizatzen laguntzen dute”.
Hemendik aurrera lekukotasunei beharrean inkomunikazioari lehentasuna emango diotela aurreratu du Torturaren Aldeko Mugimenduak.
Tortura
Inkomunikazioak sistematikoki tortura eragiten duela salatu du TAT-ek
Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) gaur Donostian egin duen agerraldian inkomunikazioak beti tortura dakarrela eta torturaren aurkako protokoloa ez dela eraginkorra salatu du. Tortura salaketen aurrean hedabideei "arduraz eta seriotasunez" jokatzeko exijitu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu