Eusko Jaurlaritzak ekain, uztail eta abuztuko turismo datuen berri eman du. Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordeak gogorarazi du duela hogei urte 300.000 bisitari inguru izan zirela hiru lurraldeetan, eta ordutik gorakada ia etenik gabea izan dela —iaz beherakada txiki bat izan zen—.
Lurraldeka, Gipuzkoan %5,9 igo da kopurua iaztik; Araban, %5,4 eta Bizkaian, %2,3. Bisitarien kopuru orokorrean ez dira kontuan hartu Munduko Saskibaloi Txapelketaren ondorioz bisitan izan direnak —abuztuaren 30ean hasi zen txapelketa, eta irailerako datuan islatuko da—.