nafarroako arartekoa

Inoizko kexa kopuru handiena jaso zuen iaz Nafarroako Arartekoak

"Nafarroa elkarbizitzeko espazio komuna dela onartu ezean, euskarari edota memoria historikoari buruzko kexek ez dute etenik izango", adierazi du Javier Enerizek urteko txostena Parlamantuan aurkeztu aintzin.

2015eko irailaren 23a
14:44
Entzun

Inoizko kexu kopuru handiena jaso zuen iaz Nafarroako Arartekoak; 2.742. Besteak beste, euskara, memoria historikoa eta ingurumen gaiez kexatu ziren herritarrak. Nafarroako Parlamentuan eman ditu azalpenak Javier Eneriz arartekoak, eta kexu agertu da hainbat erakundek ez dituztelako aintzat hartzen eurek eginiko ohartarazpenak.

Arartekoan jarraituko duenetz ez dakiela esan du, eta Nafarroaren etorkizun hurbileko eginbeharra "elkarbizitza" dela azpimarratu du. "Nafarroa elkarbizitzeko espazio komuna dela onartu ezean, euskarari edota memoria historikoari buruzko kexek ez dute etenik izango", zehaztu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.