Hona hemen, aurrerapen gisa, Iban Ugarteren esan batzuk:
- "Ez da nazioarteko politikari buruz asko jakin behar ikusteko badaudela antzekotasunak Argentinako kasuen eta geureen artean".
- "Prestigio eta botere soziala zeukaten medikuek; 80ko hamarkadan ondo sartu arte, inori ez zitzaion burutik pasatu ere egiten mediku baten diagnostikoa zalantzan jartzea. Umea hilda zegoela esan bazuen, hilda zegoen".
- "Gu ez goaz instituzio baten aurka. Esaten duguna da hor egon zela medikuren bat, ziurrenik lagunduta, lapurretak egiten zituena".