Inposiziotzat jo du Berako Udalak Espainiako bandera jartzeko agindua
Espainiako bandera Berako herriko etxean (Nafarroa) jarraraztea «erabaki inposatua» dela adierazi du herriko udalak, eta herritar gehienen kontra doala nabarmendu du. Estatuko abokatuak salaketa bat jarri zuen Berako Udalaren aurka, bestetan Espainiako bandera ez jartzeagatik. Herenegun jakinarazi zuen epaia Nafarroako2. administrazio epaitegiak, eta arrazoia eman zion Espainiari. Ebazpenean jasotzen denez, Espainiako banderak era iraunkorrean egon behar du herriko etxean, kanpoan nahiz barrenean. Nafarroako Gobernuak, berriz, foru agindu bat egin zuen abuztuaren 10ean, Espainiako bandera jarrarazteko. Biei helegite bana jarri die Berako Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu