Datorren larunbatean batzar nazionala egingo dutela esan du Fullaondok ETBn egin dioten elkarrizketan. Hara herritar guztiak gonbidatuko dituztela iragarri du, eta baita alderdi politiko eta gizarte eragileetako ordezkariak ere. Ildo horretatik, "lider politikoak" han izango direla esan du, baina, "ez politiko bezala, herritar gisa baizik".
HZk defendatzen dituen gauzak "Espainiako Gobernuaren gustokoak ez direlako" nahi dituzte legez kanpo utzi Fullaondoren iritzian. Bestela, beraien kontra egiteko arrazoirik ez dagoela eman du ulertzera, zerrendak "beharrezko baldintza guztiak" betetzen dituelako eta hango kide guztiek "aurkezteko eskubidea" duteko.
Gizarteko eragileei bezala, Europako herrialdeei ere HZren helburuak aurkeztu eta beraien egoeraren berri emateko saiakera egiten ari direla esan du, enbaxaden bitartez.
PSE-EErekin biltzeko gogoa
Europako Batasuneko "bi estatutan" zerrenda berberarekin jarrera ezberdina izatea "kontraesana" dela esan du Fullaondok, HZ iparraldean "lasai asko" aurkeztuko delako.
PSOEk "desengainua" sortu diela esan du, "handia". Baina, bere ustez, gizartearen "gehiengo osoak" hartu du desangainu hori, eta ez HZko kideek bakarrik. Izan ere, PSOEk egin duen diskurtsoaren haritik, "esperantza handiak" zeudela dio, baina, esperantzak "ezer gutxitan geratzen" ari direla azpimarratu du.
Nolanahi ere, Fullaondok berak bereizi egin ditu PSOEren eta alderdi horren EAEko atal PSE-EEren jarrerak, ETBko elkarrizketa horren ondoren, HZk Donostian eman duen prentsaurrekoan. Hain justu, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sozialistek erakutsi dutena "positiboa" iruditzen zaiela nabarmendu du HZko zerrendaburuak, izan ere HZri buruz Justiziak erabaki behar duela esatera mugatu dira. Ildo horretatik, PSE-EErekin batzartu nahi dutela adierazi du Fullaondok.
Europako hauteskundeak
Inpugnazioei alegazioa aurkeztuko dietela iragarri du Fullaondok
Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralak beren hautagaitzari trabarik jarri ez izanak argi erakusten du HZko hautagaiek eskubide zibil eta politiko guztiak dituztela, Marije Fullaondo zerrendaburuaren iritzian. Beraz, ziur adierazi du hauteskundeetara aurkezteko modua izango dutela. Fullaondoren ustez, hauteskundeetara aurkeztea "demokraziaren oinarrizko eskubidea" denez, HZ baliogabetzeak "garbi erakutsiko luke demokraziak oso oinarri txikia" duela. Espainiako Estatuaren abokatuaren zein Fiskaltza Nagusiaren inpugnazioei alegazioa aurkeztuko dietela aurreratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu