'PRESTIGE AUZIA'

Inpunitatearekin amaitzeko eskatu du Nunca Mais plataformak

Coruñako lurralde auzitegiaren atarian 30 lagun elkartu dira eta protestak egin dituzte. Hondamendiaren erantzuleak zigorgabe uztea salatu dute, eta "benetako" ardurak dituzten agintari politikoak epaituak izan beharko liratekeela esan dute.

Oihan Vitoria.
2013ko azaroaren 13a
14:16
Entzun

2002ko azaroaren 13an Galiziako uretan hondoratu eta hamaika urtera, Prestige auziaren behin betiko epaia eman du Coruñako lurralde auzitegiak, eta akusatuta zeuden hiru gizonak absolbitu ditu.

Horren aurka egiteko asmoz, Nunca Mais plataformako 30 kide inguru elkartu dira auzitegiaren atarian, Juan Luis Pia epaimahaiko presidenteak epaia irakurri bitartean. “Inpunitatea” amaitzeko eskatu dute, aurrerantzean tankera honetako hondamendiak errepika ez daitezen. Salatu dute, gainera, erantzule politikoak ezin daitezkeela zigorgabe utz, eta "benetako" ardurak dituzten agintari politikoak epaituak izan beharko liratekeela azpimarratu dute: "Horiek baitira benetako errudunak".

Prestige ontzia hondoratu ondotik sortu zen Nunca Mais herri plataforma duela hamaika urte. Marea beltzak eragindako kalteak gutxitzea, eta elkartasunaren bidetik hondamendiari irtenbide “ahalik eta duinena” ematea da elkartearen xede nagusia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.