Duela hogei urte tiroz hil zuten Donostiako PPko zinegotzi Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta inputatu dituzte ETAren usteko bost buruzagiak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek hartu du erabakia.
Guardia Zibilari eskatutako txosten batean oinarritu da epailea. Inputatuek ETAren zuzendaritza osatzen zutela eta zuzendaritza hori erakunde armatuak eginiko atentatuen erantzule dela ebatzi du epaileak.