Inputazioak, urte eta erdira

2013ko azaroaren 9a
12:10
Entzun

Cabacas hil eta hemeretzi hilabetera inputatu dituzte poliziak. Hain zuzen, Iñigo Lamarca Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoak iazko abenduan esan zuen Jaurlaritza —orduan, PSE zegoen gobernuan— oker aritu zela Cabacasen eta Xuban Nafarrateren auzietan.

"Herrizaingo Sailak ez du justifikatu bi polizia jarduera horietan baliatutako materiala erabiltzean egokitasun, premia eta proportzionaltasun printzipioak bete ziren". Arartekoari berari informaziorik eman ez izana aurpegiratu zion, gomendioak jarraitu ez izana, eta betebeharrak bete ez izana. Arartekoaren lana oztopatzea ere egotzi zion. Jarreraz aldatu eta ikerketa sakon eta independenteei ekiteko eskatu zion, gertaerak argitze aldera.

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaile zenak erantzun zion Jaurlaritzak ez ziela jaramonik egingo Arartekoak egindako gomendioei. Egun Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak, berriz, BERRIAri esan zion "erabateko gardentasunez" jokatzen ari direla Cabacasen auzian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.