Integrazioaz solastatuko dira asteartean legebiltzarrean

2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak eta Eurobaskek jardunaldi batzuk antolatu dituzte, datorren astearterako, legebiltzarrean bertan. Immigrazioa eta integrazioa: Euskadirentzako bi demak, XXI.mendean lelopean egingo dituzte jardunaldiak, migrazioak dituen erronkei buruzko gogoeta zabaltzeko. Arantza Kiroga legebiltzarreko presidenteak eta Jose Maria Gonzalez Zorrila Eurobaskeko presidenteak hasiko dituzte jardunaldiak. Unai Martin, Felix Etxeberria, Felipe Serrano, Imanol Zubero, Joaquin Arriola eta Xabier Aierdi EHUko irakasleek, Arkaitz Fullaondo Ikuspegiko kideak, Norma Vazquez psikologoak eta Eduardo Ruiz Vieytez Pedro Arrupe Institutuko zuzendariak parte hartuko dute, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.