EUSKAL HERRIA

Inteligentzia Bulego Zentrala sortuko du Ertzaintzak

Egungo bost dibisioak izan beharrean, bi izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak.

Ertzaintzaren promozio bat. JON HERNAEZ, ARP
2013ko azaroaren 20a
12:37
Entzun

Eusko Legebiltzarrean azalpenak eman ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak, Poliziaren egituraketan egingo dituzten aldaketen berri emateko. Jakinarazi duenez, Inteligentzia Bulego Zentrala sortuko du Ertzaintzak, eta 178 poliziak osatuko dute bulego hori.

178 polizia horietatik gehienek Informazio eta Terrorismoaren Aurkako Borrokarako Dibisioan dihardute lanean. Informazio kriminalaren bilketa eta analisia izango da zereginetako bat. Beste eginbeharretako bat izango da herritarren segurtasunaren arrisku faktoreak behatzea.

Bulegoaren sorreraz gain, Beltran de Herediak azaldu du gaur egun dituen bost dibisioak ez baizik bi izango dituela Ertzaintzak: Herritarren Segurtasuna eta Ikerketa Kriminala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.