Argia Sariak

Interneten egindako lan onenaren Argia Saria Gabi de la Mazari eman diote

Usurbilgo Atxega Jauregian eman dituzte, gaur, 2017ko Argia Sariak. Merezimenduzko bi sari eman dituzte: Pirritx, Porrotx eta Marimototxi eman diote bat, eta Bakearen artisauei bestea.

Saritu guztiek batera ateratzeko argazkia. @ARGIA
2018ko urtarrilaren 26a
17:35
Entzun

Paperean argitaratutako kazetaritzaren Argia Saria: Harmaila aldizkariari eman diote, kirolari buruzko aldizkari sortu berriari. "Kirolari eguneroko martxatik at begiratzea gauza ederra da", esan du Aitor Manterola proiektuaren sortzaile eta bultzaileetako bat eta BERRIAko kolaboratzaileak.

Irratiari dagokion Argia Saria: "Ingurumenaz dagoen jakinmina hasetzen saiatzen den". Euskadi Irratiko Ekosfera saioko Jokin Aldazabali eman diote.

Ikus-entzunezkoen Argia Saria, ETBn Bertsolari Txapelketa Nagusiako saioen zuzeneko kontaketa egin zuten Uxue Alberdiri eta Aitzol Barandiarani. "Bertsolaritza errespetatuz baina ulertzeko gakoak emanez" azaldu dutelako.

Interneten egindako lan onenaren Argia Saria, "2.000 abesti baino gehiago karaokeatu eta denon eskura jartzeagatik", Gabi de la Mazari eman diote. De la Mazak azaldu du barnetegiko ikasleentzat hasi zela karaokeak egiten. "Ikasle batek proposatu zidalako hasi nintzen Youtubera igotzen". Eta lanean jarraitu du. Atzokoa da youtuben prestatutako azken karaokea:

[youtube]https://youtu.be/TRSeTGQm9KI[/youtube]

Sustapen ekintza onenari Argia Saria Iruñeko Udalari eman diote, sexu erasoen kontra sanferminetan egindako kanpainagatik.

Aurten, gainera, merezimenduzko bi Argia Sari eman dituzte. Aurrena, "herrigintzan egindako lan handiagatik" Pirritxi, Porrotxi eta Marimototxi. 30 urte bete baitira sortu zirenetik. Pertsonaiez jantzita joan dira saria jasotzera Jose Mari Agirretxe, Aiora Zulaika eta Mertxe Rodriguez oholtzara, baina sudurra erantzita hitz egin du Agirretxek: "Duela 30 urte, Lasarten ume gehienek A ereduan ikasten zuten. Bagenekien euskara komunikaziorako tresna zela,baina ikasi dugu balioak transmititzeko ere badela".

Bigarrena, Komunikazioa etenda zegoen eragileen arteko harremana bideratzeagatik, Bakearen artisauei eman diete. "Komunikazioa ezinbesteko giltza izan zen armagabetzean. Poliziak Luhuson atxilotu aurretik, herritarrei komunikatu zieten armagabetzearen helburua, eta haiek ongi ulertu zuten", esan du Asier Lopez aurkezleak. Mixel Berhokoirigoinek bideoz hitz egin du, ezin duelako Gipuzkoara joan, saria bertatik bertara jasotzera.

Sariak banatu aurretik hitz egin du Estitxu Eizagirre zuzendariak: "ARGIAn, bereziki, gure gaurko munduko zapalkuntzak kontatzen saiatzen gara, zapalduen ondoan kokatuta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.