Gatazka politikoa

Intxaurraga: "Alderdi guztietan bezalaxe, gurean ere sentsibilitate ezberdinak daude, baina ez sektore kritikorik"

Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak normalizazio politikoa lortzeko "abertzaleen arteko integrazioaren eta elkarlanearen aldeko" dela adierazi du Radio Euskadin eskaini duen elkarrizketan. Asteburu honetan Eusko Alkartasunak egingo duen VI. Kongresuaz ere aritu dira solasean, eta argi eta garbi utzi nahi izan du bera ez dela alderdi barruko inolako sektore kritikoko kidea, "gure alderdian ez baitaute antolatuta dauden korronteak, sentsibilitate ezberdinak baizik".

2003ko azaroaren 20a
13:34
Entzun
Gaurko egunkarietan Sabin Intxaurragarren berri jaso da, Eusko Alkartasunak asteburu honetan egingo duen VI. Kongresu Nazionala dela-eta "alderdi barruko sektore kritikoko kide" dela zabaldu baita. Ingurumen sailburuak guztiz ukatu du sektore kritiko bateko kide izatea, gure alderdian ez baitaute antolatuta dauden korronteak". "Alderdi guztietan bezalaxe, gurean ere sentsibilitate ezberdinak daude, baina ez sektore kritikorik", nabarmendu du.

Betidanik normalizazio politikoaren alde egin duela azpimarratu du Intxaurragak, eta orain ere berdin jarraitzen duela. "Horretarako abertzaleen arteko elkarlanaren eta integrazioaren aldeko naiz, baina badaude abertzaleak ez diren beste hainbat alderdi normalizazio horren alde lan egiten dutenak, eta horiekin biltzearen aldekoa ere banaiz, noski", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.