Ion Tellerria idiazabaldarra atxilotu du Frantziako Poliziak gaur goizean, haren aurkako euroagindua dela-eta. Aurtengo ekainaren 9an ere atxilotu zuen poliziak, baina, orduan aske utzi zuten. Baina orain aste batzuk, Paueko Auzitegiak Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskaria onartuko zuela jakinarazi zuen eta defentsak aurkeztutako errekurtsoa atzera botata, gaur polizia etxera egunero bezala sinatzera agertu denean, atxilotu egin dute. Baliteke ordu gutxi barru Madrilera eramatea.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi zuenez, azaroaren amaieran gazte independentisten aurka egin zuten polizia operazioan Telleria atxilotzen saiatu ziren, baina ez zuten etxean aurkitu.
Berez Idiazabalgoa da (Gipuzkoa), baina azken hilabete hauetan Urruñan (Lapurdi) bizi da, Info7 irratiko esatari lanetan, «bizitza erabat publikoa eginez», AAMk zehaztu zuenez.
Politika
Ion Telleria atxilotu dute, haren aurkako euroagindua dela-eta
Egunero bezala polizia etxera sinatzera agertu denean atxilotu dute. Gazte independentisten aurkako operazioan ez zuten aurkitu 2009ko azaroan; Segiko «buruzagitzat» joa du Grande Marlaskak. Aurtengo ekainean ere atxilotu zuen poliziak, baina libre utzi zuten hurrengo egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu