Azpimarratu dutenez, AB da "nazio ikustegia duen Iparraldeko ezker abertzaleko alderdi bakarra". Horregatik, "besteek" hegoaldean egingo dutela iritzita, Iparraldean abertzaletasuna indartzeko egingo dute lan.
Elkarte izatetik alderdi izatera pasatu dira, eta ikuspegi soziala lantzea ere nahi dutela azaldu dute. "Ikuspegi nazionalean, ezker abertzalearen berrosatzen ariko gara".
Politika
Ipar Euskal Herrian abertzaletasunari indarra emango dio ABk
AB Abertzaleen Batasunak nazio ikuspegia duen alderdi politiko gisa finkatu du bere burua, baina azpimarratu dutenez, Iparraldeko lanari emango diote lehentasuna. Uztaritzen (Lapurdi) biltzar nagusia egin du ABk, eta han erabaki dute beraien helburua Iparraldean abertzaletasuna indartzea dela. Ikuspegi nazionalarekin alderdi soziala lantzea dute helburuetako bat, eta ezker abertzalea berrosatu nahi dute, abertzale guztiak elkarlanean aritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu