Frantziako Gobernuak azken ikasturteetan hezkuntzaren alorrean egin dituzten murrizketen aurka, grebara egin diete sei irakasleei sindikatuek. Ikasturtea hasi eta gerorako, irailaren 27rako, egin diete dei. Asteartea da. Ipar Euskal Herriko irakasleek ere badute deia. Sindikatuen esanetan, gobernuak 52.000 lanpostu desagerrarazi ditu, eta ez ditu langileak ordezkatzen. «Horrek irakasleei eragozten die konfiantzaz eta profesionaltasunez jardutea lanean», diote. Gobernuak zuritu egin ditu murrizteak, eta langileei eskatu die egiteko gehiago gutxiagorekin. «Iritzi publikoa engainatu nahi du. Gero eta gutxiago inbertitzen du hezkuntzan».
Atzera egiteko eskatu diote Frantziari, eta eskola «demokratikoa, irrikatsu eta emantzipatzailea» sortzearen alde egiteko. Aurreko urteetan ere egin izan dituzte murrizketen aurkako protestak.
Ipar Euskal Herrian grebara deitu dituzte hezkuntzako langileak hilaren 27rako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu