Hiru lurraldeen bozkak begiratuz, PS alderdi sozialista da lehen posizioan, bozen %26 eskuratuz. Bigarren UMP posizionatzen da %23,33 lortuz, %16,80 eginez hirugarren Forces Aquitaine eta Europe Ecologie-k bozen %11,85ak dauzka. Zuberoan eta Lapurdin sozialistak dira lehen, haatik, Nafarroa Beherean Forces Aquitaine, Modem alderdi zentristaren inguruan osatu zerrendak dauzka boz gehienak.
Orokorki erran daitekeena da parte hartze ahula izan dela Akitaniako Kontseiluko hauteskundeen lehen itzulian. Zuberoan hautesleen %55,63ak eta Nafarroa Beherean %52ek bozkatuz. Lapurdin haatik, ez da kantonamendu askotan lortu bozkazaleen %50aren kopurua. Adibidez, Baionan %41,96ek bozkatu dute, Angelun berriz %47ek.
Zuberoan PS alderdi sozialista da lehen posizioan bozen %31,48 eginez eta Forces Aquitaine-k %27,99ko emaitza eginez, bigarren posizioan da.
Nafarroa Beherari doakionez, Jean Lassalle zerrenda buru duen Forces Aquitaine bozkatu dute gehiengoan, Iholdiko kantonamenduan %36,24 eginez, Donapaleun %20,87... Garazikoan ezik, kantonamendu gehienetan lehen atera dira zentristak. Pireneo Atlantiko departamenduko zerrenda buru den Frantxua Maitia kantonamendu honetako izanki, bozen %26,03ak lortuz, Garazin lehen indarra da PS alderdi sozialista. Baina, orokorrean PS bigarren agertzen da.
%14 eginez Zuberoan eta %18,60 eginez Nafarroa Behereko hirugarren indarra da Alain Lamassouren UMP zerrenda. Berdeen inguruan osaturiko Europe Ecologie-k berriz Baxe Nafarroan %9,30 eginez eta Zuberoan %5 eginez laugarren posizioan daude. EAJ alderdiak osatu Euskadi Europan %4,72 lortu dute Zuberoan eta %8,5 Nafarroa Beheran.
Lapurdiri doakionez, orokorki, PS alderdia da lehen posizioan,sozialistak eta UMParen artean izan delarik zoingehiagoka hainbat herritan. Izan Uztaritze, Donibane Lohitzuneko kantonamenduetan eskuina baldin bada nagusitzen, Hiriburu ala Ezpeletako kantonamenduetan sozialistak daude nagusitzen. Hainbat kantonamenduetan %10eko muga gaindituz Europe Ecologie-ren posizioa Zuberoa eta Nafarroa Beheran baino hobegoa dela erran daiteke. Lurralde hau trabeskatu beharra duen AHT egitasmoak Europe Ecologie-ren emaitza onak esplika ditzazke, ikusirik zerrenda hau argiki aurka posizionatu dela. Adibidez, Hiriburun bigarren posizioan dago, bozen %21,20 eginez edo Uztaritzen hirugarren posizioan %16,05 eginez.
EH Bai hautagaitzak 4.000 eta 5.000 bozen artean eskuratu ditu, hots bozen %4ak lortu dituela azaldu du Xabi Larralde bozeramaileak. Hain zuen, protesta boza emanez, nuloen artean kontabilizatuak ziren koalizio abertzale eta ezkertiarraren boletinak. Ponderazio filtro batzuekiko sistema bati esker eta 120 herritan EH Bai bozak kontabilizatzeko jendeak izanki, ahal bezain estimazio zuzena egin du hautagaitzak.
Bestalde, emaitza hauek ikusiz, EAJren Euskadi Europan zerrendaren emaitzak ohargarri dira. Hain zuzen, hainbat herrietan kasik bozen %10ak lortzen ditu. Sara herrian %24,25 eginez lehen posizioan ateratzen delarik. Orokorki, bozen %6,70ak lortu ditu zerrendak.
Hauteskundeen bigarren itzulia izango da datorren igandean. Akitania mailan bozen %10 lortu duten alderdiak daude bigarren itzulian, hots, PS, UMP eta Forces Aquitaine. %5 lortu duten zerrendek aliantza egiteko aukera dutelarik. Ondoko egunetan argituko da bigarren itzuliaren aurpegia.
BAIONA
Front National, Jacques Colombier: %6,57
UMP, Xavier Darcos: %23,28
Forces Aquitaine, Jean Lassalle: %10,67
EAJ PNB Euskadi Europan, Jean Tellechea: %3,70
PS, Alain Rousset: %31,98
Front de Gauche, Gérard Boulanger: %5,41
Europe Ecologie, Monique de Marco: %12,21
Alliance écologiste indépendante, Michel Chretien: %2,19
NPA, Philippe Poutou: %3,40
Lutte Ouvrière, Nelly Malaty: %0,59
EH Bai:
DONIBANE GARAZI
Front National, Jacques Colombier: %3,66
UMP, Xavier Darcos: %23,08
Forces Aquitaine, Jean Lassalle: %21,79
EAJ PNB Euskadi Europan, Jean Tellechea: %11,36
PS, Alain Rousset: %24,54
Front de Gauche, Gérard Boulanger: %2,01
Europe Ecologie, Monique de Marco: %11,90
Alliance écologiste indépendante, Michel Chretien: %0,37
NPA, Philippe Poutou: %1,10
Lutte Ouvrière, Nelly Malaty: %0,18
EH Bai: %4,25
MAULE
Front National, Jacques Colombier: %2,65
UMP, Xavier Darcos: %17,80
Forces Aquitaine, Jean Lassalle: %15,30
EAJ PNB Euskadi Europan, Jean Tellechea: %3,43
PS, Alain Rousset: %32,40
Front de Gauche, Gérard Boulanger: %19,13
Europe Ecologie, Monique de Marco: %5,85
Alliance écologiste indépendante, Michel Chretien: %0,70
NPA, Philippe Poutou: %2,42
Lutte Ouvrière, Nelly Malaty: %0,31
EH Bai:
BOZKETA EGUNA IPAR EUSKAL HERRIAN
Ipar Euskal Herrian PS alderdi sozialista aurkitzen da lehen posizioan, bozen %26 lortuz
Hiru lurraldeen bozkak begiratuz, PS alderdi sozialista da lehen posizioan, bozen %26 eskuratuz. Bigarren UMP posizionatzen da %23,33 lortuz, %16,80 eginez hirugarren Forces Aquitaine eta Europe Ecologie-k bozen %11,85 dauzka. EH Bai hautagaitzak 4.000 eta 5.000 bozen artean eskuratu ditu, hots bozen %4ak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu