“Nazio ikuspegitik eta konponbidearen ildoan” aurkeztu dute. “Euskal Herri osoko koadro transitorio batera joan behar da. Hegoaldean gauzak helduak badira ere, Iparraldean ezin da mimetismoz hartu. Beste errealitate batean bizi gara”, dio Batasunak.
Euskal Herria 2010 eta 2020 ekimenekin, “ziklo bat bukatu” dela uste du Batasunak, eta bere proposamena “alternatiba” dela.
Proposamen horrekin alderdi abertzaleak “borroka izpiritu bat berreskuratu” nahi du. “Orain arte anitz instituzionalizatu da. Alorretatik abiatu beharko gara. Gure nortasunaren zutabeetan tonoa igo behar da”.
Ipar Euskal Herriaren autonomia proiektua aurkeztu du Batasunak
Ipar Euskal Herriarentzako autonomia eskatu du Batasunak, gaur arratsaldean Uztarritzen (Lapurdi) hiru lurraldeetarako aurkeztu duen proposamenean. Hain zuzen, =iAutonomia=i izena eman dio proiektuari, eta Frantziako Estatuari erran dio hori izanen dela “minimoaren minimoa”, eta Lapurdiren, Nafarroa Beherearen eta Zuberoaren nortasuna aitortzeko. Euskal Departamenduaren proposamena baino urrunago doala adierazi dute, eta proposamena ez dela itxia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu