Ipar Euskal Herriko eragileek prozesuaren alde egitea nahi du Batasunak

Jarrera aldatu eta gatazkaren konponketaren alde pausoak emateko exijitu diote Frantziari

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Konponbide prozesua aitzina joateko, Ipar Euskal Herriko eragile politiko eta sozialen parte hartze «aktiboa, zuzena eta indartsua» ezinbestekoa da, Batasunaren iritziz. Orain arte, arduradun politiko gehienek mantentzen duten isiltasuna «ezin onartuzko arduragabekeri itzela» dela adierazidute Xabi Larralde eta Jean François Lefort Batasuneko bozeramaileek, eta martxan den prozesuaren harira, gehitu dute «biharko Euskal Herriaren konfigurazioa marrazten hasi beharko» dutela eragile guztiek, eta «diren iritzi ezberdin guztiak kontutan hartuz» egin beharko dela prozesua.

«Prozesuak ezingo du azken geltokira heldu, ez baldin bada Frantziaren parte hartze zuzen eta aktiborik», Batasuneko kideen arabera. Hori hala, Jarrera errepresiboarekin bukatzea eta konponketaren alde pausoak emateko exijitu diote Parisi. Hala nola, errepresio mota guztien bukaera, euskal presoen Euskal Herriratzea, eri diren presoen askatzea eta adierazpen politiko guztiei libreki aritzeko baldintzak bermatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.