Politika

Ipar Euskal Herriko jeltzaleek EAJren finantzaketa izateko eskaera atzera bota dute

Jeltzaleek Hego Euskal Herriko alderdiaren organuen laguntza behar zutela zioten, baina Frantziako legediak ez du baimentzen alderdi politikoak "atzerriko pertsona juridikoek" finantzatzea, eta Europako Giza Eskubideen Auzitegia hor oinarritu da erabakia hartzean.

2007ko ekainaren 7a
16:13
Entzun
Ipar Euskal Herriko jeltzaleek ezingo dute EAJtik finantzaketa lortu, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak atzera bota duelako eskaera, finantzaketa batik bat Frantziako Estatutik ez, baizik eta Espainiakotik helduko zaiolakoan.

1998an egin zuen eskaera hori Iparraldeko EAJk, Frantziako Finantzazio Politiko eta Kanpainako Kontuen Batzorde Nazionalean. Batzorde horrek ukatu egin zion eskaera, baita gero Estatu Kontseiluak ere. Orain Europak. Hona helegitea sartu zuten jeltzaleek orduan.

Iparraldeko EAJk esaten zuen Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako alderdia txikia dela berea, eta Hego Euskal Herriko alderdiaren organuen diru iturriak behar zituela kanpaina egin ahal izateko. Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 10. (adierazpen askatasuna) eta 11. (asoziazio askatasuna) eskubideetan oinarritu zen eskaera egiteko.

Frantziako legediak ez du baimentzen alderdi politikoak "atzerriko pertsona juridikoek" finantzatzea, eta hor oinarritu da Europa erabakia hartzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.