Hautetsien eta ETAren artean egindako "amalgama" gaitzesteko gutuna bidali diote Barne ministroari Sylviane Alaux, Marie Christine Aragon, Mathieu Bergé, Colette Capdevielle, Kotte Eszenarro, Frédérique Espagnac, Frantxoa Maitia eta Christophe Martin hautetsi sozialistek. Gogorki deitoratzen dituzte Manuel Vallsek egindako adierazpenak. Euskal lurralde elkargorik ez dela izango jakinarazi zuen Vallsek El Pais egunkariari egindako elkarrizketan, herenegun. Eztabaidari tokirik ez uztea eta erabakia bakarrik hartzea gogor salatzen dute sozialistek gutunean.
Aieteko adierazpena ere aipazten dute gutunean. Hori dela eta, Ipar Euskal Herriko "errealitatea ezagutzeko", bertara etortzeko gomita luzatzen diote Barne ministroari.
Hautetsiak direla oroitarazirik, herritarrek "erakutsi konfiantza" ez dutela "traizionatuko" adierazi diote Barne ministroari.