Batera plataformak Ipar Euskal Herrirako lurralde elkargoaren proposamenaren oinarria aurkeztu du gaur goizean, Baionan. Eztabaidarako tresna gisa ikusten dute bultzatzaileek, eta korsikar eredua hartu dute oinarri horretarako. Lurralde erreforma dela-eta Pays egituraketa desagertzea aurreikusten dute. Koadro baten beharra ezinbestekoa zaie: "Lehenik, izan dezagun eraikitzeko baimena, hau da, ezagupen instituzionala, eta gero ikusiko dugu zer konpetentzia sartu nahi dugun bertan".
Zehaztu dute departamendutik azpitik balitz "porrot bat" izango litzatekeela haientzat. Zenbait arlotan proposamen konkretuak egin badituzte ere, fiskalitateari dagokionez ez da ezer zehaztua. Otsailaren 26an eman diete ordua kantonamenduetarako hautagai eta hautetsiei, proposamen horretaz eztabaidatzeko.
Batera plataformari Pays egituraketaren desagerpena begi bistakoa zaio, eta lotuak zaizkion Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua ere bai. Joan den astean Jean Grenet diputatuak kezkak adierazi zituen Frantziako Parlamentuan, eta Nora Berra Osasun arloko Estatu idazkariak erantzun zion. Hark kezkatzekorik ez zela argudiatu zuen, Ipar Euskal Herriko antolaketa bereizia mantendua izango zela.
Haien plangintzaren arabera, 2014an Euskal Lurralde Elkargo berriko lurralde kontseilarien hauteskundeak izango lirateke.
politika
Ipar Euskal Herrirako lurralde elkargoaren proposamenaren oinarria aurkeztu du Batera-k
Haien plangintzaren arabera, 2014an Euskal Lurralde Elkargo berriko lurralde kontseilarien hauteskundeak izango lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu