Politika
Ipar Irlandara joateko baimena eman die epaileak Otegi eta Barrenari
Batasunako ordezkariak Sinn Fein eta beste zenbait alderdietako ordezkariekin batzartuko dira astelehenean, eta Otegik hitzaldi bat eskainiko du Belfasten.
Ipar Irlandara joateko baimena eman die epaileak Arnaldo Otegi eta Pernando Barrenari. Batasunako ordezkariakIpar Irlandako hainbat eragile politikorekin batzartuko dira astelehen goizean, besteak beste, Sinn Feineko arduradunekin. Arratsaldean, berriz, Arnaldo Otegik Euskal Herriko egoera politikoari buruzko hitzaldia eskainiko du Belfasten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu