Iparragirreren bizia arriskuan dagoela salatu dute
Manifestazio hasieran Ibon Iparragirre preso ondarroarraren egoerari buruzko paperak banatu zituzten. Hiesa du, baina atxilotu zuten arte (orain urte eta erdi) ondo zegoen, tratamendu alternatibo bat jasoz. Espetxeratu zutenetik haren egoera erabat okertu dela salatu dute, zuzendaritzak ez diolako dagokion tratamenduarekin segitzen uzten; ohikoa jarri nahi diote, eta Iparragirrek ez du nahi. Espetxeko sendagileakaske uzteko eskatu du, gaixotasun larri eta terminala duelako. Ekainean azterketa egin behar zioten, baina zuzendaritzak baimena ukatu zion, baita uztailean ere. Osasun zentro batera eramaten ez badute, haren bizia arriskuan egon daitekeela azaldu dute, oso ahul dagoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu