Lebranchuk egindako harrera "duina" izan zela azpimarratu dute hautetsiek. Ipar Euskal Herriak ezagutza ukanen duela erran zien ministroak. Alta, deszentralizazioaren ondorioz sortuko den lege koadroan Ipar Euskal Herriak atal berezia ukaitea "zaila" izanen dela jakinarazi zien. Egoera hori "emendakinen" bidez zuzentzeko aukera egon daitekeela jakinarazi zien ministroak.
Lurralde Elkargoaren xedea aztertzeko eta sakontzeko bidea ireki dute Hautetsien Kontseiluak eta Lebranchuk. Pays egitura eta elkarte kontratua gainditurik daudela onartu dute hautetsiek. "Pertsonalki proposatuko dut Pays egituraren ondorioz dugun elkarte kontratuaren arraberritzetan ez hastea argitu arte Ipar Euskal Herrian instituzioa ukanen duen edo ez", erran du Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidenteak.