Eusko Jaurlaritzak plazaratu duen azken inkesta soziolinguistikoak euskara Ipar Euskal Herrian galbidean dela adierazten dute Euskal Konfederazioaren eta Kontseilua-ren iduriko. Erakunde horiek bietako ordezkariak kezkatuta agertu dira gaur Baionan egin duten agerraldian, euskaraz dakienen gehiengoak 50 urtetik gora dituelako, transmisioa ez dagoelako bermatuta eta erabilerak behera egin duelako.
Hiru neurri ezinbesteko ikusten dituzte Konfederazioak eta Kontseiluak euskara Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan galbidetik ateratzeko: euskarari estatus egoia ematea, corpus juridiko egokia eraikitzea eta hizkuntza politika eraginkorra martxan jartzea.
Ildo horretatik, neurri horiek hartu eta bultzatzeko ardura Ipar Euskal Herriko ordezkari politikoena dela nabarmendu dute, eta haien jarrera, aldiz, euskararen aldeko neurrien kontrakoa dela salatu. Konfederazioak eta Kontseiluak oroitarazi duteFrantziako Senatuan euskara eta Frantziako beste hizkuntza ez ofizialak Konstituzioan sartzeko bozketan Didier Borotra senadorea abstenitu egin zela. Halaber, urtarrilaren 15ean Frantziako Europako Hizkuntza Gutxituen Aldeko Ituna sinatzearen kontra bozkatu zuela Daniel Poulou diputatuak Asanblean.
Salaketa eta kezka horiek agertu arren, Konfederazioak eta Kontseiluak baikortasunerako zentzuak ere antzeman dituzte: herritarren gehiengoak euskararenganako jarrera ona adierazten duela.
Hizkuntza Politika
Iparraldean galbidetik atera dadin euskarari estatus egokia eman behar zaiola azpimarratu dute Konfederazioak eta Kontseiluak
Kezkatuta agertu dira erakunde biak azken inkesta soziolinguistikoak azalarazi dituen emaitzekin. Ipar Euskal Herriko arduradun politikoek euskararekiko duten jarrera salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu