politika

Iparraldearen autonomia eta ezagupen instituzionalari buruzko foroa eginen dute asteburuan

Ostiralerako eta larunbaterako solasaldiak antolatu ditu Autonomia Eraikik. Baionan izanen dira.

Jenofa Berhokoirigoin.
2011ko azaroaren 22a
16:10
Entzun

Autonomia Eraikik asteburuan egingo du bere III. foroa, eta "bake prozesuagatik" ekimena "aro berezi" batean kokatzen dela erran dute antolatzaileek gaur Baionan, aurkezpenean. Frantziako Errepublikako lurralde berrantolaketaren erreforma dela eta, autonomia aldarrikatu du Ipar Euskal Herriarentzat, "autodeterminazioaren bidean, gure geroa menperatzeko ahalak eta eskumenak emanen dituen autonomia".

Autonomia eta Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionala izena jarri diote aurtengo foroari, eta Baionan izango da, IUT unibertsitate teknologikoan.

Foroko egitaraua

- Ostirala. Alland Uharteen autonomia egoera azalduko dute, Han posible dena, zergatik ez hemen? galdera pausatuz. Alland Uharteko Gobernuko diputatu bat, Martine Bisauta Baionako hautetsi eta Baterako kidea, eta Xabi Duhalde lurralde antolaketaren teknikaria izanen dira hizlariak. 20:30ean hasiko da saioa.

- Larunbata. 14:00etan eskumen osoko unbertsitateaz ariko dira, Korsikako eta Euskal Herriko egoera jorratuz. Antoine Aiello Korteko unibertsitateko lehendakaria, eta Iparraldeko unibertsitateko irakasle eta arduradunak (Xalbat Berterretxe, Jean Roch Guiresse eta Jean Pierre Massias) egonen dira bertan.

16:00etan Ipar Euskal Herriko autonomia baten beharra Ipar eta Hego Euskal Herriaren harremanak sendotzeko gaiari buruzko hitzaldia izanen da: Alain Iriart kontseilari orokorra, Jakes Abeberri Miarritzeko hautetsia, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Jon Abril Aralarreko koordinatzaileorde ohia ariko dira.

Gauean afaria Urruñan. Xaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.