Pozik mintzatu dira gaur AB, Batasuna eta EAko ordezkariak Euskal Herria Bai koalizioaren aurkezpen ofizialean, hilabeteetako lanaren ondoren "abertzale gehienen eskakizuna" bete dutelako eta elkarrekin aurkeztuko direlako ekainean Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barrutietan aurkeztuko dituzte hautagaiak.
"Ilusioz" daude "Frantziako Estatuari aldarrikapen bateratua" egiteagatik. Oraingoz, hautes programaren ardatza aurkeztu dute. Eskaera nagusiak: Euskal Herriaren ezagutzaren aitorpena (eta, ondorioz, marko instituzionalaren beharra), euskararen koofizialtasuna, eta biztanleek gidaturiko garapen jasangarria eramateko tresna politikoak eta demokratikoak izatea.
EAJ ere koalizioko kide nahi zuten, baina azkenean ez da bertan izango, EAJren ustez "ETAk indarkeria politikoa uzten duela argiki erraten ez" duelako. Jeltzaleek barne prozesu bat abiatu dute, Legebiltzarrerako hauteskundeetan nola parte hartu erabakitzeko. "Lau eragilek hasi genuen lan hau. Zoritxarrez, bat eskas da, baina orain lan egiteko tenorea da", esan du gaur Andde Sainte-Marie ABko kideak.
Hauteskundeak
Iparraldearen ezagutzaren eskaera, Euskal Herria Bai koalizioaren programaren ardatza
ABk, Batasunak eta EAk gaur aurkeztu dute koalizioa Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Euskararen koofizialtasuna ere eskatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu