Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak iazko ekainean konponbide prozesurako eginiko proposamena plazaratu eta egun gutxira atxilotu zuten Aranalde: "Ni aukeratu ninduten [EIPK-ko] mintzaide, eta kolpea borobildu zuten ordezkari baten aurka jota".
BERRIAk bihar argitaratuko du Aranalderi eginiko elkarrizketa. Hona hemen esandakoetako batzuk:
- "Bada jendea isilean, sasian bizi dena. Eta oso baldintza zailetan, marjinalitatean bizi dena munduan zehar".
- "Fiskalak berak esan du, behin-behineko askatzea onartzean: akusazio ahulak dira; ez zuen zentzurik ni kartzelan edukitzeak".
- "Behin aterata, emozio asko dira, oso kontrajarriak, oso sakonak".