Espainiako Estatutik kanpo bizi diren hautesleek postaz bozkatzeko epea bihar arte luzatzea erabaki du Espainiako Hauteskunde Batzordeak, kazeta.info-k dakarrenez. Ondorioz, igandeko Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea daukaten Ipar Euskal Herriko hautesleek-eta igorri ahal izango dute botoa.
Haietako askok salatu zuten epez kanpo jaso zutela dokumentazioa, eta salaketa aintzat hartu du Espainiak Baionan duen kontsulatuak ere. Aitortu du boto paperak berandu bidali zizkietela. Azaroaren 15ean bukatu zen botoa postaz igortzeko epea.
Espainiako bozetan botoa emateko eskubide daukatren 1.479.314 lagunetik %10ek baino ez dute eskatu parte hartzea.