IMCk onartu du IRAren esku badirela oraindik arma batzuk; hau da, desarmea ez dela guztiz gauzatu, baina zehaztu du arma horien jabe IRA barneko talde jakin batzuk direla, zuzendaritzari aurre egin eta arma horiek gordetzea erabaki dutenak. Baina IMCk ziurtatu du IRAko buruzagitza bere esku dagoen guztia egiten ari dela desarmea erabatekoa izan dadin: "Lanean ari da erakunde osoa berak ezarritako bidera ekartzeko, eta ahalegin handia egin du mugimendua helburu horretara bideratzeko".
IRAk zenbait ekintza armatu egin dituela ere onartu du IMCk, baina horiek ere kide batzuek beren kabuz egindako ekintza puntualak direla ziurtatu du. Gainera, azken hiru hilabeteetan jardun hori murriztu egin dela, eta bereziki IRAk egitura militarra izateari uzteko urrats handia egin duela azpimarratu du.
Irlandako bake prozesua
IRA "bakearekin engaiatuta" dagoela iritzi dio IMC behaketa batzordeak
IRAko buruzagitzak "bide politiko eta baketsuari jarraitzeko" erabateko asmoa duela ondorioztatu du IMC Behaketa Batzorde Independenteak, argitaratu berri duen hamargarren txostenean. Irlandako gatazkan zerikusia duten talde armatuen jarduna behatzen du batzorde horrek, eta bake prozesuan hitzartutakoarekin bat datorren egiaztatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu