Estitxu Arotzena bertsolariak egin ditu kantaren hitzak, eta Igor Telletxeak jarri die musika. Behin kanta eginda, Xumar Altzugarai zinemagileak osatu du bideoklipa. Urriaren 15ean izango da Nafarroa Oinez, Lesakan, Tantirumairu ikastolak antolatuta.
“Memoriaren ibilbide honetan gaur egun izan nahi dugunaren inguruko hausnarketa bat" izan nahi du bideoklipak, Arotzenak gaur prentsaurrekoan esan duenez, “nora joan jakiteko ederra baita nondik heldu garen jakitea”. Iruñean egin dute agerraldia, abestia aurkezteko eta sanferminetako Oinez txokoaren egitaraua aurkezteko.
Txupinazo berezia izango dute Oinez txokoan, Pirritx Porrotx eta Marimototsen eskutik. Horretaz gain, hainbat kontzertu, bakarrizketa eta abar izango dira. Egunero irekiko dute, arratsaldeko seietatik aurrera.