EAEko Udal Legea eztabaidatzeko egutegia zehaztu du gaur lan horretarako eratutako batzordeak. Lehen bilera irailaren 15ean egingo dute, eta bertan Eusko Legebiltzarreko taldeek aurkeztutako 451 zuzenketa partzialen eztabaidarekin hasiko dira. Talde guztiek parte hartuko dute batzordean.
Bilera ostean, Joseba Zorrilla EAJren legebiltzarkideak azaldu du "ahal den lege onena ahalik eta azkarren" edukitzea dela haien helburua, horretarako "akordioak" lortuz. Proiektu legearen "gabeziak" zuzentzeko, EH Bilduk 102 zuzenketa partzial aurkeztu ditu, eta autonomia lokala indartzeko xedez, 54 PSEk.
"Testuaren kalkulatutako anbiguotasunaren" aurkako 192 zuzenketak defendatuko ditu batzordean PPk. UPDk, aurkeztu zuten osoko zuzenketa legebiltzarrak atzera bota ondoren, haientzat "sakonki kontserbadorea" den testuaren aurkako 91 zuzenketa partzialak defendatuko ditu.
Aurreneko aldia da Euskal Autonomia Erkidegoan Udal Lege bat zuzenketa fasera iritsi dela.