politika

Irailaren 25 ospatuko da Euskal Herriko gazte erakundearen 25. urteurrena

Jaialdi erraldoia ospatuko da irailaren 25ean Durangon. Lehen euskal gazte erakundea jaio zenetik 25 bete dira eta hori ospatzeko, besteak beste, herri bazkaria, bertsolariak eta kontzertuak izango dira. Jaiaren berri eta 25 urte hauen ingurukoak azaltzeko, Emilie Laplacettek, Floren Aoizek eta Markel Ormazabalek prentsaurrekoa eman dute gaur.

2004ko irailaren 9a
19:58
Entzun
Floren Aoizek azaldu duenez, 1979an euskal gazteriak hainbat arazo sozial zituen bidean, “langabezia edo lan esplotazioa kasu”. Gainera, “herri zapaldu eta zatitu batean bizitzera kondenatuak zeuden. Egoera horretan sortu zen Jarrai. Ordudanik, gazte mugimenduak erronka bikoitza izan du: bere borroka aurrera eraman eta errepresioari aurre egin”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.