Eusko Legebiltzarrerako bozak

Irailaren 25eko bozetarako hautagaien 37 zerrenda argitaratu ditu EAEko aldizkariak

EH Bilduren Gipuzkoako zerrendan, Maddalen Iriarte ageri da zerrendaburu, Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen erabakiz. Bizkaikoak, berriz, ez du ontzat jo Alderdi Libertarioaren zerrenda.

2016ko abuztuaren 30a
08:51
Entzun

EAEko Aldizkari Ofizialak irailaren 25eko hauteskundeetarako behin betiko zerrendak argitaratu ditu. Denera 37 zerrenda ageri dira aldizkarian; 12 hautagaitza Araban, 14 Bizkaian, eta 11 Gipuzkoan. Bederatzi alderdi edo koaliziok hiru lurraldeetan zerrenda bana aurkeztu dute: EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, PSE-EEk, PPk, Ciudadanosek, ATTAKAA alderdi animalistak, Irabazik eta Recortes Cerok.

Aulki Zuriak eta Ongi Etorri hautagaitzek zerrendak aurkeztu dituzte Araban eta Bizkaian; Familia y Vida alderdiak, berriz, Gipuzkoan eta Bizkaian. Horiez gain, Vox alderdiak zerrenda aurkeztu du Araban; Alderdi Humanistak eta Euskal Komunistek Bizkaian; eta Libertad Navarrak Gipuzkoan.

Behin-behineko zerrendetatik bi aldaketa egin dituzte hauteskunde batzordeek: Gipuzkoakoak Arnaldo Otegi kendu du EH Bilduren zerrendako lehen postutik, eta Maddalen Iriarte jarri du leku horretan; Bizkaikoak, berriz, ez du ontzat eman Alderdi Libertarioaren zerrenda.

Hauteskunde batzordeek argitaratutako zerrendei helegiteak jartzeko aukera dago orain, administrazioarekiko auzitegietan. Halaxe egiteko asmoa du EH Bilduk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.