Irailean hasiko da Maria Puy Perezen bikotekide ohiaren aurkako epaiketa

Erredakzioa
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Irailaren 26tik urriaren 9ra bitartean egingo dute Nafarroako Lurralde Auzitegian Jose Maria Morentinen aurkako epaiketa, herri epaimahaiarekin. Bikotekide ohi Maria Puy Perezen hilketa leporatzen diote. 2008ko urrian desagertu zen Lizarrako emakumearen gorpua, eta 2009ko uda hasieran aurkitu zuten, Morentinek berak hilketa aitortu zuenean.

Donostian, berriz, 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean. Bere autobus berean zihoan emakume bati kamiseta altxatu eta ukituak egitea egozten diote. Emakumeak gidariari laguntza eskatu zion, eta hark ohartarazi zuen Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.