PSOE-ren krisia

Irailean utziko du Rubalcabak Kongresua

Hogei urtetik gora aritu da PSOEko idazkari nagusia diputatu karguan. Datorren ikasturtean, ordea, unibertsitatera itzuliko dela iragarri du.

Alfredo Perez Rubalcaba 21 urtez izan da diputatu karguan. JUAN M. ESPINOSA / EFE
2014ko ekainaren 26a
07:35
Entzun

PSOEko idazkari nagusiak iragarri du datorren irailean utziko duela Espainiako Kongresuan duen eserlekua. 21 urte egin ditu Alfredo Perez Rubalcabak diputatu karguan, baina politikagintza uztea erabaki du, "arrazoi pertsonalak" argudiatuta.

Buruzagi sozialistak Kongresuan eman du bere erabakiaren berri, eta nabarmendu ez dagoela diputatuarena baino postu "garrantzizko eta esker onekoagorik". Bide batez, eskertu egin du alderdikideen lana, eta Kongresuan egindako urteak "ohore bat" izan direla esan du.

Rubalcaba Madrilgo Konplutentsera itzuliko da ikasturte berrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.