Irailera atzeratu dute botika batzuk gizarte segurantzatik erretiratzeko agindua

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak irailera atzeratu du423 botika gizarte segurantzatik kentzeko asmoa. Gaur publikatuko da agindua Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta hilabete beharko da indarrean jartzeko. Beraz, irailaren 1etik aurrera gizarte segurantzatik kanpo geratuko dira 423 botika horiek. Espainiako Gobernuak azaldu du sintoma arinentzako botikak direla, eta batzuk ez direla apenas erabiltzen. Gizarte Segurantzak finantzatzen dituen zerrendak hamarkada bat zeraman aldatu gabe, eta Osasun Ministerioaren nahia da zerrenda hori «malgua» izatea eta «garaiaren arabera egokituz joatea». Hainbat taldek kezka agertu dute neurriaren inguruan, eta gogorarazi dute gaixo batzuek beharrezkoak dituztela botika horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.