Iraitz Gesalaga, Aiala Zaldibar eta Aitor Garcia Espainiaratu ditu Frantziak

Soto del Real espetxera eraman dituzte preso, eta astelehenean deklaratuko dute epailearen aurrean

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Iraitz Gesalaga, Aiala Zaldibar eta Aitor Garcia Espainiaratu egin zituen atzo Frantziak. Zuzenean Soto del Real espetxera eraman zituzten, eta astelehenean Auzitegi Nazionalean epailearen aurrean deklaratuko dute. ETAk su-etena iragarri eta bi egunera, urtarrilaren 11n Ziburun atxilotu zuten Gesalaga gazte zarauztarra eta urtarrilaren 18an, Aiala Zaldibar gasteiztarra. Otsailaren 1ean Paueko Auzitegiak onartu egin zuen Auzitegi Nazionalak bi herritarrak Espainiaratzeko igorritako euroagindua. «Erakunde terroristako kide izatea» egozten die Espainiako Poliziak. Aitor Garcia 2003ko maiatzean atxilotu zuten, eta hamabi urteko espetxe zigorra du Frantzian. Espainian, talde terrorista laguntzea eta armak izatea egozten diote.

Gesalaga eta Zaldibarren kasuan, atxilotu aurretik bizitza publikoa egiten zuten batak zein besteak Ipar Euskal Herrian. Zaldibarrek Baionako Oihana ikastolan egiten zuen lan. Segi gazte erakundearen aurkako urriko operazioan ihes egindako gazteetako bat zen. Urtarrilean atxilotu arren, behin-behinean aske utzi zuten, eta gerora, otsailean, Izpuran hasitako itxialdian parte hartu zuen. Bien aurkako euroagindua otsailaren 1ean onartu zuen Paueko auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.