Atxiloketak

Iraitz Gesalagaren etxea miatu du Frantziako Poliziak Ziburun

[YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=ny7Au5BcLks[/YouTube] Bi lagun atxilotu dituzte Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak, ETArekin lotura izatea leporatuta. Zarautzen, Itsaso Urteaga 21 urteko gaztea atxilotu dute, eta haren etxea miatu. Ziburun, Iraitz Gesalaga 27 urteko zarauztarra atxilotu dute. Zarauzko Hitzak bideo batean jaso du Urteaga miaketaren ondoren eraman duteneko unea.

2011ko urtarrilaren 11
18:44
Entzun
Bart goizaldean bi lagun atxilotu dituzte Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak, elkarlanean, ETArekin harremana izatea leporatuta. Ziburun (Lapurdi), 27 urteko Iraitz Gesalaga zarauztarra atxilotu du Frantziako Poliziak, eta Zarautzen (Gipuzkoa) 21 urteko Itsaso Urteaga, Guardia Zibilak. Bi lagun horiek bikotekideak etainformatika arloan adituak direla zabaldu dute polizia iturriek, eta Venezuelan FARCeko eta ETAko kideak eremu horretan trebatzen jardun zutela. Operazioa ez dela amaitu jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak.

Arratsaldean Frantziako Poliziak Gesalagaren etxean miatu du Ziburun. Efe berri agentziak jakinarazi duenez, hainbat pertsona inguratu dira Gesalagaren etxera animo oihua ematera. Goizean gauza bera egin du Guardia Zibilak Urteagaren etxean. Xabi AizpuruakBerriketan.info sare sozialean agertu duenez, Zarauzko Vista Alegre auzoko kale bat itxita eduki dute, eta Guardia Zibilaren ibilgailuak eta zenbait komunikabide egon dira bertan. Guardia zibilak Urteagaren etxea miatzen aritu dira bera bertan zutela, eta 10:00 inguruan amaitu dute miaketa; hainbat kaxa atera dituzte Urteagaren etxetik, eta atxilo eraman dute, sare sozial horretan Gari Berasaluzek jakinarazi duenez. Kanpoaldean, Urteagari elkartasuna adierazteko hainbat pertsona bildu dira, eta oihu artean agurtu dute.

Laurence Levert eta Fernando Grande-Marlaska epaileek zuzendu dute operazioa. 19:30ean atxiloketen aurka manifestatzera deitu dute Zarautzen, Musika plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.