HEZKUNTZA

Irakasle bat apartatu dute, komentario transfoboak egin dituelakoan

Tafallako institutu batekoa da irakaslea, eta Hezkuntza Departamentuak espedientea ireki dio familia baten salaketaren ondoren.

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS. TRANSFOBIAREN AURKAKO MANIFESTAZIO BAT DONOSTIAN.
2018ko urtarrilaren 11
15:21
Entzun

Nafarroako Hezkuntza Departamentuko iturriek baieztatu dutenez, espedientea zabaldu diote Tafallako institutu bateko irakasle bati, gelan komentario transfoboak egin dituelakoan. Behin-behinean, espedientea ebatzi arte, kargutik kendu dute emakumea.
Hedabide batzuek jakinarazi dutenez, irakasleak mezu bat bidali die ikasleei. Adierazi du gezurra dela komentario transfoboak egin zituela, baina aitortu du irailean “iruzkin kritiko bat” egin zuela Podemosek Espainiako Kongresuan aurkeztatutako LGTBI legearen proposamenari buruz. Besteak beste, transexualitatea despatologizatzeko eskatu du Podemosek lege proposamen horretan.
Ikerketa zabalik dauka departamentuak, eta irakaslea eskolatik at dago oraingoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.