Irakasle bat jo zuen amari hiru urteko espetxe zigorra jarri diote
BILBO. Hiru urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Bilboko auzitegi batek andrazko bati irakasle bati eraso egitea egotzita. Auzipetuak bere alabaren irakaslea jo zuela dio epaiak: bultza egin zion aurrena, eta ukabilkadaka eta ostikoka oldartu zitzaion ondoren. 77 egun behar izan zituen maistrak sendatzeko, eta esku bat ez zaio guztiz osatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu