HEZKUNTZA

Irakasleen greba %70eko erantzuna izan da, sindikatuen esanetan

Jaurlaritzaren datuen arabera, erantzuna %46,5koa da. Unibertsitatez besteko irakaskuntza publikoko irakasleen grebara deitu dute gaurko ELA, LAB eta Steilas sindikatuek, eta 12:00etan manifestazioak abiatu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Unibertsitatez besteko irakaskuntza publikoko irakasleen grebako manifestazioa, gaur, Gasteizen. @STEILAS_
Berria
2017ko azaroaren 30a
16:09
Entzun

Greba eguna da gaur hezkuntza publikoan. ELAk, LABek eta Steilasek arloka antolatu dituzten mobilizazio sailen barruan, unibertsitatez besteko irakasleak greba egiten ari dira gaur. Deiak izan duen erantzunari buruzko datuak eman dituzte Eusko Jaurlaritzak eta sindikatu deitzaileek. Gobernuaren esanetan, irakasleen %49 ari da greba egiten. Jaurlaritzak zehaztu du "ikastetxeen %89ren gaineko informazioa" aztertuta lortu duela datua.

Sindikatuen arabera, berriz, irakasleen %70ek egin dute bat deialdiarekin, eta greba "erantzun bereziki handia" izaten ari da Haur eta Lehen Hezkuntzan.

12:00etan, manifestazioak abiatu dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen, hezkuntza publikoaren "egoerari konponbidea emango dion edukiz beteriko benetako negoziazio prozesu bat gara dezala eskatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.