iraken okupazioa

Irakeko Gobernuak hauteskunde garaian muga guztiak ixtea erabaki du

Irakeko Gobernuak herrialde horretarako sarrera guztiak ixtea erabaki du, urtarrilaren 29tik 31ra. Urtarrilaren 30ean presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin behar dituzte Iraken, eta Barne Ministeritzatik esan dutenez, hautesleak babesteko asmoz, mugak itxiko ditzute, gauetako etxeratze-aginduak luzatuko dituzte, eta herrialde barruko mugimenduak mugatuko dituzte.

2005eko urtarrilaren 18a
12:28
Entzun
Itsasoko, lurreko eta aireko sarrera guztiak itxiko dituzte Iraken, hango Barne Ministroak jakinarazi duenez. Gainera, irakiarren ezin izango dute lurraldez mugitu, eta gauetako etxeratze-aginduak luzatu egingo dituzte.

Hori guztia, urtarrilaren 30ean egingo diren hauteskundeetan boza botatzera joango direnak babesteko egingo dutela diote, izan ere, hauteskundeak gerturatu ahala, atentatuak eta indarkeria gordindu egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.